2024(e)ko abenduaren 1(a), igandea

Terminoen glosario laburra


Ikasi beharreko hitzak
  Hitza  Deskribapena  edo/eta  adibidea
  Konpiladore Programa bat da. Labur esanda, programa honen bitartez iturburu-fitxategitik (guk idatzi eta irakur dezakegun testu-fitxategitik) dagokion programa exekutagarriaren fitxategi bitarra lortzen da.
  Estekatzaile Programa bat da. Labur esanda, estekatzaileak (edo muntatzaileak, edo linkerrak) objektu-kode fitxategiak (konpilatzaileak sortuak) eta liburutegiak bateratzen ditu eta horiek fitxategi exekutagarri bakar batean elkartzen ditu.
  Konpilatu Konpiladore eta estekatzaile bikoteak, sarritan, programazio-lengoaietako garapen-inguruneetan batera lan egiten dute. Adibidez, C programa bat konpilatzean, GCC programak bi lanak burutzen ditu: kodea konpilatu eta liburutegiekin lotu. Laburtzearren ekintza biak adierazteko "konpilatu" aditza erabiltzen da.
  Ihes-sekuentzia Ihes-sekuentzia (edo karaktere berezi) teklatuaren bitartez ezin daitekeen eman karakterea da, adibidez \n karakterea.
  Formatu-
  zehaztatzaile
Aldagai baten edukia pantailan idaztean nola aurkeztu nahi den aukeratzeko balio du; esate baterako %d bitartez zenbaki osoa ikusiko da pantailan, baina %c bitartez karaktere bat ikusiko da.
  Aurreprozesadore Programa hau konpiladorea baino lehen jarduten da, bere lana kodea prestatzea da (#include eta #define guztiak burutu, iruzkinak kendu, e.a.).
  Sartzea Fitxategia sartzea. #include FitxategiIzen aurre-prozesadorearen jarraibideari esker FitxategiIzen fitxategiaren edukia gure programara gehitzen zaio.
  Definitzea Konstantea definitzea. #define Identifikadore BalioKonstantea bitartez konstanteak defini daitezke.
  Funtzio Kode zati bat da helburu jakin bat betetzen duena. Emaitza itzul dezake eta behar dituen datuei parametro esaten zaie.
  Parametro
  (argumentu)
Funtzio bati ematen zaion datua. Parametroren bat funtzioari pasatzean bi modutan egin daiteke: balioz ala erreferentziaz.
  Datu-mota Programa batean erabiliko ditugun magnitudeak izaera bat daukate: zenbaki osoa, zenbaki erreala, karakterea, e.a. Horiek adierazteko datu-motak erabiltzen dira.
  Iruzkin Programa azaltzen duen testua.
  Esleipen-
  operadorea
C-rako, esleipena operadore bat da, esleipen-operadorea deritzona (=), eta operadore guztien artean lehentasun txikiena du.
  Operadore
  aritmetiko
Operadore edo eragile aritmetikoen adibideak hauek dira: + batuketa-operadorea, - kenketa operadorea, * biderkatzeko operadorea, / zatitzeko operadorea, % zatiketa osoaren hondarra lortzeko operadorea, ...
  Operadore logiko Operadore edo eragile logikoak hiru dira: ! ukapen logikoa (ez/not), && konjuntzioa edo biderketa logikoa (eta/and), || disjuntzioa edo batuketa logikoa (edo/or).
  Operadore
  erlazional
Operadore erlazionalak edo erlaziozko eragileak sei dira: > handiago, >= handiago edo berdin, < txikiago, <= txikiago edo berdin, == berdin, != desberdin.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina