Orain arte aginduen sekuentziak ikusi ditugu eta erabakiak hartzeko baldintzako if eta switch aginduak. Hemendiak aurrera agindu errepikakorrekin (do-while, while eta for) ere lan egingo dugu, hauei esker iterazioak burutu daitezke.
Hona hemen aginduak antolatzeko hiru moduen eskemak:
![]() |
Sekuentziazko aginduen, baldintzazko aginduen eta agindu errepikakorren eskemak |
Aginduen sekuentzietan programaren fluxuak beti aurrera egiten du eta agindu guztiak betetze dira bide bakar bat dagoelako. Baldintzako aginduetan ere programaren fluxuak beti aurrera egiten du, baina bide desberdinak daudelako, agindu batzuk beteko dira ala ez. Agindu errepikakorretan programaren fluxuak atzera egiten du agindu batzuk berriro betetzeko, horri iterazio esaten zaio:
|
|
do-while eta while agindu errepikakorren arteko aldea kontzeptu bakarrean ematen da: Prozesu errepikakorra eteteko baldintza non kokatzen den, iterazioa baino lehen ala iterazioaren ostean. Bietan, bai do-while aginduan zein while aginduan prozesu errepikakorra eteteko baldintzaren logika berdina da: galderaren erantzuna ezezkoa bada eteteko da prozesu errepikakorra. Eskematikoki:
![]() |
while: iterazioa baino lehen ebaluatzen da galdera do-while: iterazioa bukatzean ebaluatzen da galdera |
Hirugarren agindu errepikakorra for da, agindu oso trinkoa delako bere erabilpena erraza da baina bere eskema marraztea ez da horren erraza. Noiz erabili for, do-while edo while agindu errepikakorrak? Araua argia da: prozesu errepikakorraren iterazio kopurua ezaguna denean for agindua erabiliko dugu, eta prozesu errepikakorraren iterazio kopurua ez dugunean ezagutzen do-while agindua edo while agindua erabili beharko dugu ezin bestean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina