2024(e)ko abenduaren 18(a), asteazkena

Ariketa 23 | for: Faktorialen batukariak

ZER DAKIDAN:
Agindu errepikakorretan do-while eta for ezagutzen ditut.



ZER IKASIKO DUDAN:
Menpekoa den for agindu errepikakor bat beste for nagusi baten barnean nola erabili ikasiko dut; hau da, for habiaratuekin jarraituko dugu.

Hurrengo lau ariketak berdintsuak dira:


iZbk zenbaki osoko eta positiboa teklatuaren bitartez jaso ondoren, iZbk zenbakiaren faktoriala kalkulatzen duen programa hau Ariketa 20 | for agindua: faktoriala eta potentzia kalkulatzen berraztertu.

Aurreko programa aintzat harturik eta for agindu errepikakorra ezagutzen duzula hurrengo bi ariketak egin:


Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza lBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela.

Batukariaren batugaiak hainbat zenbakien faktorialak dira, hauek:

          lBatukaria = 0! + 2! + 4! + ... + (iZenbat-2)! + iZenbat!

Programaren exekuzioko irteera hau aztertu:



Batugaien iZenbat kopurua zehaztuko duen balioa teklatuz irakurriz, kalkulatu ondoko batukaria eta emaitza lBatukaria aldagaian gorde. Ziurtatu iZenbat kopuru osoa, positiboa eta bikoitia dela.

Batukariaren batugaiak hainbat zenbakien faktorialak dira, hauek:

          lBatukaria = 0! - 2! + 4! - ... - (iZenbat-2)! + iZenbat!
edo
          lBatukaria = 0! - 2! + 4! - ... + (iZenbat-2)! - iZenbat! 

Programaren exekuzioko irteera hau aztertu:







  • Ariketa-23a_FaktorialenBatukariak.cbp | main.c  
  • Ariketa-23b_FaktorialenBatukariak.cbp | main.c  


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina