ZER DAKIDAN: Badakit testuak eta konstanteen balioak pantailan idazten. ZER IKASIKO DUDAN: scanf() funtzioari esker, teklatuaren bitartez, balio bat aldagai batean gordetzen ikasiko dut. Esleipena operazioaren bitartez aldagai batean balio jakin bat gordetzen ikasiko dut. Aldagai bakoitzeko scanf() funtzio bana erabiliko dugu. |
ADIBIDERAKO EMATEN DEN PROGRAMA
Demagun laukizuzen baten azalera kalkulatu nahi dugula. Ditugun datuak bi dira: a laukizuzenaren altuera eta b laukizuzenaren oinarria (biak zenbaki osoak):
Hurrengo programak A azalera kalkulatzen du eta ikaslearen lana p perimetroa lortzea da.
Non programaren exekuzio bakoitzeko, erabiltzaileak aukera izan behar duen lakizuzenaren oinarria eta altuera teklatuz emateko. Horregatik, orain konstanteen ordez aldagaiak erabili beharko dira. Aldagai bati teklatuz balio emateko scanf() funtzioa aplikatu beharko da.
Berria zaigun scanf() funtzioa helburu orokorreko errutina bat da, stdin gailutik irakurtzen duena (stdin sarrerako gailu estandarra, normalean teklatua). Nolabait, scanf() funtzioa printf() funtzioaren alderantzizkoa da. Formatuaren arabera zehaztutako kontrol-kateak hiru karaktere mota izango ditu:
- Formatu-espezifikatzaileak
- Zuriunearen karaktereak
- Zuriuneak ez diren karaktereak
Adibidez, kontrol-kate honek scanf("%fm %d", &fAltuera, &iZenbat) hiru karaktere-motak ditu (%f eta %d formatu-espezifikatzaileak, m karakterea eta zuriune karakterea) eta bi aldagai irakurtzeko balio du, aldagai erreal bat eta oso bat. Informazio gehiago scanf(), lehen hurbilketa izeneko artikuluan.
Hona hemen Ariketa-03_LaukizuzenarenAzalera.cbp proiektuaren main() funtzioa gordetzen duen main.c fitxategiaren edukia:
/* Ariketa-03_LaukizuzenarenAzalera: datuak teklatutik hartzen */ // Dagoeneko printf() funtzioa erabili dugu. // Programa honetan printf() funtzioan %d formatu-espezifikatzailea erabiliko da. // Programa honetan scanf() funtzioa ikasiko dugu. // Programa honetan '=' esleipen agindua ikasiko dugu. #include <stdio.h> int main() { int iAltuera, iOinarria, iAzalera; printf("\n\nZenbaki osoekin lan eginez...\n\n"); printf("Laukizuzenaren altuera sartu: "); scanf("%d", &iAltuera); printf("Laukizuzenaren oinarria eman: "); scanf("%d", &iOinarria); iAzalera = iAltuera*iOinarria; printf("\nLaukizuzenaren azalera %d da", iAzalera); printf("\nLaukizuzenaren azalera, %dx%d = %d", iAltuera, iOinarria, iAzalera); printf("\n\n"); return 0; }
Hauxe da Ariketa-03_LaukizuzenarenAzalera.cbp proiekua exekutatzean lortzen den irteera:
ESKATZEN DIREN PROGRAMAK
Demagun prisma lauangeluar bat dugula eta haren bolumena eta azalera kalkulatu nahi direla. Beharko diren datuak hiru dira:
Hiruak zenbaki osoak. Programa bat idatz ezazu prismaren B bolumena eta prismaren A azalera kalkulatzen dituena. Ariketa-03_PrismaLauangeluarra.cbp | |
Orain demagun prisma triangeluar ekilateroa dela eta, lehen bezala, haren bolumena eta azalera kalkulatu nahi direla. Beharko diren datuak bi dira:
Biak zenbaki errealak. Prisma triangeluar ekilateroaren B bolumena eta A azalera kalkulatzen dituen programa idatz ezazu. Ariketa-03_PrismaTriangeluarra.cbp |
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina