Code::Blocks programazio-ingurunean C proiektu bat prestatzeko eman beharreko urratsak hauek dira labur-labur:
File > New > Project... > Console application > C > Project title: > GNU GCC Compiler |
Konpiladore baten lana itzultzailearena da, hots, guk idatzitako programa (goimailako lengoaian idatzitakoa) makinak ezagutzen duen lengoaiara (behemailako legoaiara) itzultzea. Urratsak hiru dira eta bakoitzeko irudi bana erakusten da jarraian. Lehen irudian editatze lana adierazten da, eta hurrengo bietan konpilatzea eta exekutatzea (exekutatu eta egikaratu aditz baliokideak dira).
Eskematikoki:
| 2 KaixoMundua delako proiektua ongi konpilatzean dagokion mezua agertuko da beheko leihoan eta kodeak akatsik ez badauka KaixoMundua.exe programa exekutagarria sortuko da |
KaixoMundua.cbp proiektuari dagokion KaixoMundua.exe programa exekutagarria bin\Debug\ karpetan sortuko du Code::Blocks programazio-inguruneak.
| 3 KaixoMundua delako proiektuaren KaixoMundua.exe programa exekutatzeko ingurunetik egin daiteke edo programa exekutagarria kokatuta dagoen karpetara joanda bertatik exekuta daiteke |
Esan bezala, KaixoMundua.exe programa exekutagarria exekutatzeko Code::Blocks programazio-ingurunea barrutik egingo dugu gehienetan. Baina KaixoMundua.cbp proiektuaren bin\Debug\ karpetara joanda, bertatik exekuta daiteke ere KaixoMundua.exe programa.
Adibidez: sinuaren kurba marraztu
Beraz, ariketa bati aurre egiteko lehenik zer eskatzen diguten ariketaren enuntziatua ulertu behar dugu (0 urratsa izango litzateke). Ondoren programazio-lana letorke (gorago aipatu ditugun 1 eta 2 urratsak) eta bukaeran lortutako programa exekutatzea (gorago aipatu den 3 urratsa). Grafikoki honelaxe adieraz daiteke:


iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina