2024(e)ko abenduaren 1(a), igandea

printf(), lehen hurbilketa


Funtzio honek stdout irteera estandarrean (pantailan) formatuarekin idazteko balio du. Hainbat karaktere eta/edo aldagai-balio idazteko balio du. Sintaxia hau da:

printf(kontrol-katea, arg1, arg2, ...);

Non:

  • kontrol-katea katean adieraziko da zer formatutan agertuko diren ondorengo argumentuak (baldin badaude)
  • arg1 lehen argumentua edo parametroa (aukerakoa)
  • arg2 bigarren argumentua edo parametroa (aukerakoa)

Adibideak:

  • Argumenturik gabeko testu-kate soila...
        printf("Kaixo mundua");
  • Argumenturik gabeko testua ihes-sekuentziekin...
        printf("\t Helbidea: Kale Nagusia, 7 \"Hondarribia\" \n");
  • Argumentu batzuk erabiltzen badira, kontrol-katea katean beste horrenbeste aldatzaile adierazi beharko dira. Aldatzailea % karaktereak osatzen du, eta, horrekin batera, idatziko den balioa zein datu-motakoa den zehazten duen markatzailea adibidez d zenbaki osoa zeinuarekin idazteko...
        printf("%d da bere balioa", iZenbakia);
        printf("%d + %d = %d", iZbk1, iZbk2, iZbk1+iZbk2);
        printf("%d %% %d = %d", a, b, a%b);   (bikoitza beharrezkoa %-a erakusteko)
printf() funtzioaren formatu-zehaztatzaile gutxi batzuk
 Zehaz.  Deskribapena  Adibidea Ikasi
   %% Inprimatu % sinboloa. % BAI
   %d Osoko hamartarra zeinuarekin. -9125 BAI
   %f Zenbaki erreala edo puntu flotatzailea. 74.9315 BAI

Formatu-zehaztatzaile gehiago ikasteko, ikusi ere printf(), bigarren hurbilketa izenburuko artikulua.

Bestalde, jakina denez, printf() funtzioak ihes-sekuentziak onartzen ditu ere. Hauek izan daitezke gehien erabiltzen diren ihes-sekentziak (Ariketa-01_KaixoMunduaBerriro.cbp proiektua gogoratu):

printf() funtzioaren ihes-sekuentzia batzuk
 Zehaz.  Deskribapena
   \n Lerro berria.
   \t Tabulatzailea.
   \0 Karaktere-kateen bukaera adierazteko. ASCII taulako 0 ordinala duen karakterea.
   \a Alarma-soinua. ASCII taulako 7 ordinala duen karakterea.
   \" Kakotx doblea. ASCII taulako 34 ordinal hamartarra (edo 22 ordinal hamaseitarra) duen karakterea.
   \\ \ karakterea idazteko. ASCII taulako 92 ordinal hamartarra (edo 5c ordinal hamaseitarra) duen karakterea.
   \xdd ASCII kodea notazio hamaseitarrean. Non, \x zatia finkoa den eta d bakoitzak digitu hamaseitar bat adierazten duen (0-tik f-ra).


 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina