| ZER DAKIDAN: Array datu-mota ezagutzen dut, baina char datu-motako elementuen arrayak bereziak dira. ZER IKASIKO DUDAN: Karaktereen arrayei karaktere-kate esaten zaie eta berezia den \0 karakterearen erabilpena ikasiko dut. |
Ikusiko dena:
- Kate bat zer da?
- Kate konstante bat
- Kate baten hasieraketa
- Kate baten aldagaia, bere edukia ikusi
- Kate bat hartu eta pantailaratu: gets() eta puts() funtzioak
- Kateak lantzeko funtzioak: strlen(), strcmp(), strcpy(), strchr(), strcat()
- Kateen array bat
Kate bat zer da?
Kate bat, string ere deitua, dimentsio bakarreko array mota berezi bat da. Kate bat karakterez osaturiko array bat da, eta katearen luzera efektiboa markatzen duen posizioan izaera bereziko \0 karakterea egongo da (null karakterea deitua). Hori dela eta, katearen deklarazioa gauzatzeko, array dimentsiobakar baten deklarazioa bezalaxe egiten da:
char sKatea[TamainaMaximoa];
Kontrakoa dirudien arren, \0 mugatzailea ez dira bi karaktere, bakarra baizik. Ezagutzen ditugun \n, \t eta \a ihes-sekuentziak ere karaktere bakarrak diren bezala.
Kate orok \0 karakterean amaitu behar duenez, horregatik, adibidez 20 karaktereko katea erabili behar da, 21 tamainakoa adierazi behar da (20 karaktere gehi \0 karaktere bukatzailea). Esate baterako:
char sKatea[21]; // 20 karaktere + null mugatzailea
Gainerakoan, kate bat array dimentsiobakar bat balitz bezala erabil daiteke, bere elementuetako bat erreferentziatu baitaiteke indize baten bitartez. Kateekin lan egiteko liburutegi-funtzio ugari daude.
Kate konstante bat
Gure lehen programaren helburua pantailan mezu bat idaztea izan zen. Horretarako, kate konstante bat pasatu zitzaion printf() funtzioari:
/* Ariketa-01_KaixoMundua.cbp: gure lehen proiektua */
#include <stdio.h>
int main()
{
printf("\nKaixo mundua!\n");
return 0;
}
Beraz, "\nKaixo mundua!\n" kate konstante bat da.
Kate baten hasieraketa
Ikusi Kateen hasieraketak artikulua.
Kate baten aldagaia, bere edukia ikusi
Ikusi ere Kateen hasieraketak artikulua.
Kate bat hartu eta pantailaratu: gets() eta puts() funtzioak
Ikusi Kate bat hartu: scanf(), gets() eta fgets() artikulua eta aurreko Kateen hasieraketak artikulua.
Kateak lantzeko funtzioak: strlen(), strcmp(), strcpy(), strchr(), strcat()
Ikusi Ariketa 50 | Kateen funtzioak artikulua.
Kateen array bat
Ikusi Ariketa 51 | Kateen array bat artikulua.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina