2025(e)ko maiatzaren 17(a), larunbata

3. kontroleko proiektua

  Proiektua Code::Blocks programazio-ingurunean  

Demagun C:\3_kontrola izeneko karpetan sortuko dugula 2024-05-22_Jatetxea izeneko proiektua. Beti bezala egingo dugu, non hurrengo erakusten den proiektua gordeko duen karpetaren izena eta proiektu beraren, izena:

Proiektua sortzen...

Proiektu sortu ondoren badakigu, jakin ere, main.c fitxategian main() funtzio jeneriko bat izango dugula Hello world! idatziko lukeena. Beti bezala, main.c fitxategiko main() funtzio jenerikoa aldatuko dugu gure kodea gainen idatziz, edo, bestela, jatorrizko main.c fitxategia gure main.c fitxategiak ordeztuko du:

Proiektua sortu da eta hasierako funtzio bat eskaintzen zaigu

Baina 3. kontroleko proiektuan main() funtzio jenerikoa aldatzeaz gain, proiektuak behar dituen gainerako fitxategiak gehitu beharko dira. Zeregin hau hurrengo 2. eta 3. urratsetan azaltzen da.



2024-05-22_Jatetxea izeneko proiektua C:\3_kontrola karpetan sortu ondoren (eta konpilaziorik ez bada egin) diskoan ondoko bi fitxategi hauek izango ditugu eta blogeko 3. kontrola orrialdetik hartutako bost fitxategiak kopiatu beharko dira bertara:

Proiektua sortzean, bere karpetan ditugun bi fitxategiak

Blogeko 3. kontrola orrialdetik bost fitxategiak hartu ondoren eta proiektuaren karpetan kopiatu ondoren egoera ondoko hau izango da:

Proiektuaren fitxategi guztiak proiektuaren karpetara kopiatu ondoren

Proiektuaren fitxategi guztiak proiektuaren karpetan ditugula, banan banan fitxategien gehiketa egingo da hurrengu urratsean adierazten den bezala.



Fitxategiren bat proiektuari nola gehitzen zaion hiru iruditan azaltzen da, irudi bakoitzaren oinak adierazten du zer egin behar den une bakoitzean.

Proiektuaren koloretako ikonoaren gainean kokatu eta saguaren eskumako botoia sakatzean
bigarren mailako menu kontextuala agertuko da, bertan Add files... aukera hautatu eta...

Gehitu nahi den fitxategia aukeratu, edo, nahi diren fitxategiak aukeratu

Debug eta Release kontrol-laukiak onarturik daudela OK botoiaren gainean sakatu


Aurre-prozesadoreak eskaintzen digun #include jarraibideari esker kanpoko fitxategiak gure kodean sartzen dira. Proiektu honetan egin den banaketaren arabera DatuMotak.h eta Prototipoak.h liburutegien sartzea egin beharko da main.cDatuFitxategiakSortu.c eta IkaslearenKodea.c iturburu-fixategietan, irudian erakusten den bezala:

main.c fitxategian liburutegiak sartzen, gauza bera egingo da DatuFitxategiakSortu.c eta IkaslearenKodea.c fitxategietan

Biak onartzen dira #include <DatuMotak.h> eta #include "Prototipoak.h", hemen azalpena:

           #include "DatuMotak.h"
           #include "Prototipoak.h"
#include aurre-prozesadorearen jarraibideari fitxategia sartzea esaten zaio eta, dakigunez, bere sintaxia #include <FitxategiIzen> da, edo bestela beste sintaxi hau onargarria da ere #include "FitxategiIzen". Sintaxi bien arteko aldea honela adierazten da:
  • #include <FitxategiIzen> erabiltzean sartu beharreko FitxategiIzen izeneko fitxategia, konpiladoreak bilatuko du lehenik propio duen batean eta gero beste karpeta batzuk arakatuko ditu
  • #include "FitxategiIzen" erabiltzean sartu beharreko FitxategiIzen izeneko fitxategia, proiektuaren karpetan hasiko da bilatzen (hobe aukera hau, badakigulako gure liburutegiak proiektuaren karpetan kopiatu ditugula)


Irudi honetan erakusten da nola kokatzen diren bost fitxategiak Code::Blocks ingurune grafikoan, alde batetik Sources atalean c luzapeneko iturburu-kodeak eta Headers atalean h luzapeneko fitxategi-liburutegiak:

Gehitu diren fitxategiak proiektuaren kudeatzailean ikusten dira

Proiektuaren baliabide guztiak ditugula, konpilatzeari ekingo diogu




 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina